Continue Reading" />

Harri-txanpon miragarri baten truke

Etiketarik gabe Permalink 1

 

Egun osoa hiriko kaleak batetik bestera ibili ondoren esku hutsik iritsi da gaur ere etxera. Haurrei afaltzeko zer eman ez du gaurkoan ere. Lau seme-alabak ziztu bizian etorri zaizkio gainera etxeko atea ireki orduko. Eskutan dakartzan poltsak arakatu dituzte, ez dago ezer, baina irribarre egin dute. Maite dute eta maite ditu. Musu-truk. Horixe da maitasuna.

-Ea, afaldu nahi ez duenari harri-txanpon miragarri bat emango diot trukean!

Haurrak ilaran jarri eta bakoitzak bere harri-txanpon miragarria hartuta ohera joan da. Afaldu gabe. Inork ez du ogi koxkor gogor zaharra afaldu nahi. Lo gaudenean gosea gutxiago sentitzen omen dugu nonbait.

Hurrengo goizean, bezperako ogi koxkor gogor zaharragoarekin prestatutako batzuri zopa usainarekin esnatuta ziztu bizian agertu dira sukalde hotzean.

-Aurrera! Batzuri zopa eder hau gosaldu nahi duenak harri-txanpon miragarri bat beharko du! Ez duzue ba pentsatuko etxe honetan doan gosaltzen denik, ezta mukizuok?

Haurrak eskolan dauden bitartean kaleak zeharkatuko ditu goitik behera gaur ere haurrei ogi koxkor gogor zaharra ez den beste zerbait afaltzen emateko itxaropenarekin.

Harri-xanpon miragarrien kontua honezkero ez da jolasa. Jojo arriskutsua da.

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.