Continue Reading" />

Gitarra eskolak

Etiketarik gabe Permalink 0

Sartu, sartu… eseri hor.

Ondo da, errazenetik hasiko gara. Akorde bat jotzen ikasiko dugu. A akordea, nahiko erraza. Zure hatz erakuslea bigarren trastearen atzeko D sokan.

Ez, zure ezker eskua. D soka. Goitik hasita hirugarren soka da D soka.

Bai, badakit D soka alfabetoan laugarren dela, baina euskaraz C letra ez dagoenez, ba hirugarrena beharko luke, ezta? Baina Euskaltzaindiak badela dio. Nahastu nauzu, esandakoa, goitik hasita hirugarrena da D soka.

Bai, ideia ona litzateke sokak alfabetikoki ordenatuta baleude, baina ez daude.

Bigarren trastearen atzean. Trasteak giderrean goitik behera datozen metalezko gauza horiek. Giderra gitarraren lepoa da, mastila. Makila. Hau!!

Bai, hitz asko dago ikasteko, terminologia esaten zaio. Komeni izaten da hori ere menderatzea.

Ez, justu bigarren trastearen atzean, hori hirugarrena da. Sakatzen ari zaren hori G soka da, D soka, bigarren trastearen atzean dagoena da.

Begira nire hatza, ikusten? Jarri nirea dagoen lekuan!

Ez, ez, ez. Nirearen gainean ez, esan nahi nuena da, nik daukadan leku berean jartzeko, baina zurean. Bale, ondo da, nahasgarria izan da. Jarraitu dezagun.

Trastearen atzean baina! Ez gainean. Gainean ez, atzean. Hori E soka da. Goitik behera hirugarrena da D soka. Ez, ez, hirugarren trastea ez, bigarrenaren atzean. Bigarren soka ez, bigarren trastea.

Eragin iezaiozu behatz puntarekin. Poliki. Bai, badakit hasieran deseroso izan daitekeela, baina ohituko zara. Ez, D soka, bigarren trastea. Eragin sokari orain. Ez, ez du soinu polita horrek, ezta? Itxaron, berriro mugitu duzu zure hatza. Bestea, beste trastea, bigarrena, trastea, bai, metalezko barratxo hori, horren atzean, D soka.

Interesgarria da hori. D sokarekin hasi gara A akorde batekin hasi bagara ere. Izan ere A akordeek hiru nota dituzte. A, E eta C sostenidoa. Bai, badakit hiru horien artean ez dagoela D-rik, horregatik behar dugu hatza D sokan jartzea, nota E batera aldatzeko. Ez, ez gaude E akordea ikasten ari. Oroitzen al duzu A akordeak E nota bat duela? Bai, hau ere nahasgarria da. Baina bueltatu gaitezen bigarren trasteko D sokara. Ez, ez naiz haserretzen ari. Bigarren trastea. Trastearen barraren atzean. Hirugarren soka. Hortxe.

Ikusten? Berriro aldatu duzu zure hatza. Baina zer demontre? Bigarren trastea, hirugarren soka. Ez, ez da hirugarren trasteko bigarren soka, bigarren trasteko hirugarren soka da. D soka. Bai, badakit D soka ez dela A soka. Oraintxe hitz egin dugu horrretaz guztiaz.

Jarri zure hatza D sokan, bigarren trastean. Baina ze ost…! D soka, D soka, D soka! Ezin da hain motza izan! Soka? Soka ez da motza dena ez, soka ez!! D soka, mesedez, hirugarrena. Ezetz ba, hirugarrena behetik hasita ez, goitik, goitik hasita. Jarri hor zure hatza. Baina beste eskuko hatza! Adarra jotzen ari zara? Hatz erakuslea, bai erakusteko erabiltzen duzuna. Ez, ez da zakarkeri bat gitarra jotzen ari bazara. Honek kamera ezkutu saio baten parte behar du!! Ni zoratu nahian zabiltza? Bi-ga-rren tras-te-a! D so-ka! Hi-ru-ga-rren so-ka!! Horrela ulertzen didazu? Begira zure hatz lodia! Zer egiten du bosgarren trastearen E sokan? D soka esan dut, bigarren trastea! Begiratu nire hatza! Begira! Ergela! Beste eskua, bestea… gitarra bat hartzen ere ez dakizu?

Gitarra bai! Pianoa? Pianoa ondoko gelan da. Ez zarela esaten atrebitu?

Iruzkinak itxitak daude.