Continue Reading" />

Hegaldia

Etiketarik gabe Permalink 0

-Barkatu, anderea –Julia 3A eserlekuan telefono mugikorrarekin hitz egiten ari zen emakumearengana gerturatu zen. Hegaldia prest zegoen abiatzeko eta Juliak bidaiari guztiei beraien mugikorrak itzaltzeko eskatu zien. Baina bazirudien ohartarazpen hura ez zela 3A eserlekuko emakumearentzat, berriketan jarraitzen zuen eskuarekin bere ile urdindua orrazten zuen bitartean. Meryl Streep gogora aratzen zion “The Devil Wears Prada” filmean.

-Barkatu anderea, -Julia berriro zuzendu zitzaion. 3A eserlekuko emakumeak begiratu zion arte –Zure mugikorra itzali behar duzu.

3Ako emakumeak mugikorraren mikroa eskuarekin tapatu zuen.

-Dei inportante bat da.

-Sentitzen dut, baina eskegi egin behar duzu, abiatzeko prest gaude.

3Ako emakumeak ingurura begiratu zuen. Leihotxoaren aldera makurtu zen. Berriro irribarrez Julia begiratu zuen.

-Oraindik ez gara mugitzen hasi! –eta berriketan jarraitu zuen.

Juliak arnasa hartu zuen patxadari eutsi nahian. Lehen mailako bidaiaria izan arren arauak bete behar zituen.

-Martxan jarriko gara dena presta dagoenean, adibidez, telefono mugikor guztiak itzalita daudenean.

Hiru buruko herensuge balitz bezala begiratu zion harriduraz.

-Agian beste bidaiariei azaldu nahiko zenieke zein inportantea den zure dei hori. Ziur nago berdin izango zaiela hemen zuk amaitu arte itxarotea.

3A eserlekuko emakumeak zorrotz begiratu zion, begiradari eutsiz.

-Iristean berriro deituko zaitut! –esan zion telefonoz bestaldekoari.

Julia begiratu eta irribarre maltzur batez begiradari eutsiz telefonoa itzali eta baldarki bere larruzko poltsa barrura bota zuen.

-Pozik?

-Nahikoa, bai! -Ondo ikasitako irribarre gozo bat eskaini zion. –Milesker zure ulermenagatik!

3Ako emakumeak irribarrea kolpean ezabatu eta leiho aldera begiratu zuen.

Julia bere lekura itzuli zen korridoretik zihoala gerrikoak lotuta zeuden ziurtatuz, eserlekuak posizio bertikalean eta bandejatxoak jasota. Bidaia abiatzea zihoala iragartzeko azken oharra eman ondoren bere eserlekuan eseri eta gerriko lotu zuen. Begiradarekin azken errepaso bat egiten ari zela 3Ako emakumearekin gurutzatu zuen begirada. Juliak begirada kendu zuen.

Hegazkina  pistan abiatu zen. Minutu batzuen ondoren pilotuak abiatzeko prest zeudela iragarri zuen. Bidaiak 4 ordu iraungo zituela eta eguraldi ona zegoela iragarrita. Juliak gorputza atzeraka bota eta begiak itxi zituen. Aireratu arte lasaitzeko aukera zuen.

Hegazkinaren motorrak orroka zeuden, pistan aurrera zihoan.

Bat batean telefono hotsa. Juliaren begiak kolpean ireki ziren. Zenbat aldiz esan ote die telefonoak itzaltzeko? Nork ez du jaramonik egin? 3Ako emakumeak ez zuen ba berriro berea piztuko, ezta?

Juliak bere ingurura begiratu zuen telefono hotsa nondik ote zetorren asmatu nahian. Bere begirada bere eserleku pareko armairutxoan amaitu zuen.  Begiak parez pare ireki zituen. “Oi ene! Ez!”

Bere ekipajea gordeta zuen armairutxoa zen, bai eta bere telefono mugikorra ere. Lotsaren lotsaz begirada altxa eta 3Ako “Meryl Streep”-en begirada aurkitu zuen zorrotz begira poliki eta astiro ezpainen ertzak altxatuz irribarre maltzur bat marraztuz.

Juliak burua jaitsi zuen, lotsatuta. Oso bidaia luzea izango zen. Oso luzea.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.