Continue Reading" />

Herentzian

Etiketarik gabe Permalink 0

Bere aita komuneko atea itxita dutxatzen zen. Behin zergatia galdetu zion semeak. Honek, haurra zenean Psikosi (Psycho) filma ikusi zuela, eta harrez gero dutxatzera zihoanean komuneko atea ixten zuela esan zion. Semea, filma ikusi babe ere, berdina egiten hasi zen.

Urteak pasa dira eta berdina egiten jarraitzen du, eta badaki, bai, inozokeria bat dela; gehienbat dutxatzen denean beti dagoelako norbait etxean. Emaztea edo seme-alabaren bat. Beti. Bina ezin izan du azken 44 urteetan ohitura hau gainetik kendu. Dutxa azpian dagoela abilezia berezia landu du begi batekin gortinaren bestaldean itzalen artean ez ohiko edozer desberdintzen. Belarriak ere prest ditu soinu arraroren bat sortuko balitz ere. Baina behin, gorputza xaboitzen ari zen bitartean, zelatan zuen ezkerreko begiarekin itzal bat mugitzen ikusi zuen gortinaren beste aldean. Bat batean garrasia botaz gortinaren bestaldean zegoen susmagarriaren gainera egin zuen jauzi. Atea ixtea ahaztu zuen nonbait. Ordutik, bere semeak ere komuneko atea ixten du dutxa bat hartzen duen bakoitzeko.

 

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.