Continue Reading" />

Kolirioa

Etiketarik gabe Permalink 0

Udaberria.

Eta udaberriarekin doministikuak… atxius! …eta alergiak.

Begietan izugarrizko azkura jarri zitzaidala eta, farmazia batetara gerturatu nintzen. Atxius! Azkura ahaztu araziko zidan kolirio zoragarri bat saldu zidaten. Zoragarria, bai… nola esan… nola azaldu… Atxius! Tipula zukua, estraktua zuzenean begietara botatzea bezala da. Halako sumindua, errea, erresumindua nabaritzen duzu, hasierako begietako azkura erabat ahazten duzula. Atxius! Eta gauzak bere onera itzultzen direnean, hau da, azkura bere horretara itzultzean, alergiak eragindako azkura hori hainbesterako ere ez dela konturatzen zara. Atxius!

Alergiak. Atxius!

Udaberria.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.