Continue Reading" />

Ole, Olentzero!

, Permalink 0

Ea, gauzak argitze aldera.

Morroi hau gauekotasunez zure etxean eta mundu guztiaren etxean sartzen da; bertan utzi duzun txorizoa, lukainka eta bestelakoak jan eta ardo botila edaten du. Ziplo. Guztia opari gutxi batzuk uzteko aitzakiarekin, baina ez pentsa mundu guztiarentzat… ez, ez! Izan ere urte osoa omen dabil zelatan ondo edo gaizki portatzen zaren begira. Bai, bai, ondo entzun duzue, zelatan, epaitzen, aizue! Ikatzez aurpegia zikinduta duen bizardun narrats horrek, bai! Berak bere kabuz erabakitzen du zintzoa izan zaren edo ez. Berak erabakitzen du zer dagoen ondo eta zer gaizki, aurrez irizpideren bat eman gabe, benetako balore batzuk… ba tipo hori, tipo hori oso… zera, izugarria da tipo hori! Ni pentsatuta bakarrik dardarka jartzen naiz! Nork eman dio botere hori?

Tira, jakin nahiko nuke urteko beste edozein egunetan gauerdian esnatu eta etxeko sukaldeko hozgailuan begira Olentzero aurkituko bagenu zer egingo genukeen…

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.