Continue Reading" />

Pentsamendu bat

Etiketarik gabe Permalink 0

Oraintxe gertatu zait. Leihotik begira nengoela irribarrea sorrarazi didan zerbait ikusi dut. Eta pentsamendu bat etorri zait; pentsamendu bat baino gehiago dena, aterik ez duena, ez katerik, ez sokarik ez eta errealitatearen zantzurik ere, denboran zehar bidaiatzeko modu bat dena; eta pentsamendu horrek pentsatu du: aitari deitu eta leihotik ikusi dudana kontatuko diot. Hari ere irribarrea sorraraziko dio. Ziur. Baina derrepente errealitateak pentsamendu eder hori hautsi du, eta beste pentsamendu korronte batek pentsatu du: ez diot deituko. Duela 37 urte ezin diodala deitu. Izan ere ezin zaio deitu. Beregan pentsatu dezaket, berekin ahotsik gabe hitz egin daiteke, etengabe edo tarteka. Hitz egin gabe hitz egin daiteke berekin, bakarrizketa alai, arrunt eta etengabe batean… nik hau esaten dizudala pentsatzen dut eta ondoren zuk zer esango zenidan ere nik pentsatzen dut… Orain bezala. Zuk, nik leihotik ikusi dudana ikusi eta zuk ere irribarre eginez zer esango ote zenukeen pentsatu dut. Eta irribarre egin dut. Ezta?

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.