Gurditik erortzea bezalakorik ez dago, paraxutarik gabe erortzearen zoramen hori. Hartuko duzun muturrekoa gertu izanda ere, euforia neurrigabekoa da. Jakin beharko nuke, bai. Ez dakit zenbatetan esan behar izan dudan dagoeneko: “Nire izena X da eta arazo bat daukat”. Ez dut gogoratzen zenbatetan zeharkatu ditudan hamabi pauso horien ibilbidea, ez amaieraraino jakina. Behin zazpigarrenera iritsi nintzen, ...
Xegun Altolagirre
Gidoigilea eta sortzailea