attachment-1

-Ezin izan dut inoiz ulertu nik ulertzen ditudan gauzak besteek nola ez dituzten ulertzen. Ulertezina !

-Zer ?

-Ba hori…

 

—

golf-1372529

“Ez zait gustatzen beti kexaka dabilen jendea. Ez zait gustatzen beti kexaka dabilen jendeaz beti kexaka dabilen jendea. Ez zait gustatzen beti kexaka dabilen jendeaz beti kexaka dabilen jendeaz beti kexaka dabilen jendea. Eta abar. Eta abar.”

—

15h

“Nork esaten du izarrak atzamar puntekin ukitzea ezinezkoa dela?”

—

popcorn-1433327

“Nire bizitzaren gidoilaria? Entzuten banauzu, jarraitu nire filmari eszenak gehitzen! Oraindik krispeta mordoa daukat!”

—

the-eleventh-hour-1364075_mini

“Nire ohea etorkizunera bidaiatzeko makina bat da, aita!! Gauean ohean sartu, begiak itxi eta berriro irekitzean denborak 8 ordu egin ditu  aurrera!”

—

attachment-1

“Bizitza zulotxo batetik begiratura fikzioa dirudi…”

—

late-stage-1431713

“Edonork, edonon, edonoiz eta edonola argazki bat egin dezakegun garai hauetan… ze amabirjin agerpen eta mirari gutxi gertatzen den, ezta?”

—

eko-artists-hutsun-txalaparta-fotos-00

“Nola da posbile goizeko 5etan ate joka horrela etortzea? Sustoarekin eskutan nuen txalaparta makila hanka gainera erori zait!”

—

moon-980823

“Bart ilargiak ez du lorik egin! Esnatu naizenean gizon txiki batekin zegoen berriketan!”

—

img_1238

“Eta ni agudo nindoalakoan… itzalak ere aurre hartu ez dit ba!”

—