castle-1420001_1920

“Gaztelu izugarri handi batean bizitzearen alukeria, atetzarra itxi eta gora begiratzerakoan, dorre nagusiko azken ganberako argia piztuta ahaztuta utzi dugula ikustea da!”

—

tide-841098_1920

“Burua husteko, beste zerbaitekin bete behar da. Niri kresal usainaz eta olatu hotsez betetzea gustatzen zait. Marea jaistean… horra, hutsik da!”

—

unknown

“- Inork ba al daki nora goazen?

 – Aurrean doanak omen daki!

 – A! Eskerrak!

….

 – Eta aurrean nor doa?

 – Psss…  “

—

img_3356

“Seme-alabak ingeniari, psikologo edo igeltsero izango diren pentsatzen dugun bitartean, beraiek zalantza egiten dute kinder arrautza, triskis paketea eta koloretako sugusen artean!”

—

cloth-duck-1589186_1920

“Badira egunak zertan ari naizen ez dakidala! Egun horietan gozatu egiten dut jostun izaten, funanbulista, astronauta, gizaki ikusezina, ahate-pilotua…”

—

kid-677081

“Aita, aita… ba al dakizu zer den abiadura bezain azkarra?  Iluntasuna!”

—

crawl-1076324

“Edo dena ondo iruditzen zaizu edo dena gaizki iruditzen zaizu, eta niri justu kontrakoa gertatzen zait! Horrela ez goaz inora! Edo bai?”

—

attachment-1

“Aizue, inoiz izan al duzue bakarrik egotearen sentzazioa nahiz eta jendez inguratuta egon? Aizue? Iepa? Inor ba al da hor? Aiñññññ…”

—

alarm-clock-1647866_1920

“Azken aspaldian iratzargailuari aurre hartzen diot goizero… Baina ez gaitezen engainatu, berak nauka dominatuta ni! “

—

banner-1176676_1920

“Aita… izar handiak, nimiñoak, urdinak, gorriak… mota guztietakoak baldin badaude, zergatik dira begi  bistara guztiak berdinak?”

—