Garena gara gu, besteek ikusten dutena, ahaztu duguna eta oroitzen duguna; kolpeak eta kotoia, azukrea eta tiritak, ur oxigenatua eta lagunaren begien kolorea.
Errealitatea zatituta dago eta ezer ez da kasualitatez gertatzen; eta bizitzari bira ematen diogu bidean txarrantxaren gainetik jauzi eginez; bizitza ez baita lerro zuzena, ez eta lerro okerra ere, lerro asko dira, armiarma sare baten modukoa.
Beti puzzlea osatu nahian, beti idazten dugun horri zentzua eman nahian. Gabiltza eta bagabiltz.
Horixe gara.
Zerbait izatekotan…
Iruzkina uztea