Continue Reading" />

Zerrenda

Etiketarik gabe Permalink 0

Zeri helduko diot lehenengo? Ez dakit zer egin. Nondik hasi. Gauza txiki asko egiteko ditudanean beti gertatzen zait gauza berdina. Ez dut jakiten nondik hasi. Seguru aski egin behar dudan gauza txiki guztien artean badagoelako gauzaren bat, zerbait, nagia ematen didana. Banketxera joan, tiraderako torlojua estutu, , udaletxera joan, isuna ordaindu, deiren bat egin beharra, semeak egin beharreko eskulana amaitu… nork jakin!

Badaukat lagun bat zerrendak egiteko gomendatzen didana. Egin beharrekoak gogoratu ahala idazten joateko, goitik behera, betiko zerrenda bat alegia. Eta gero idatzitako ordenan, goitik behera berriro ere, egin ahala zirrimarratzen joateko. Ez da ideia txarra.

Lehen garai batean egiten nituen, baina egia da ere galdu egiten nituela. Handik egun batzuetara edozein bazterretan aurkitzen nituen. Liburuen apalen batean, telefonoaren azpian, torlojua estutu beharrean duen orotariko trasteen tiraderan, aulkiren baten hankan herrentasuna kentzeko bidoblean jarrita … baina beranduegi beti. Ikusten? Orain ere hemen ari naiz zentzurik gabe idatzi eta idatzi egin beharreko gauza txikiei ez heltze arren.

Tira, agian arrazoia du nire lagunak, seguru. Zerrenda bat egingo dut.

Diox! Ikusten? Badaukat beste gauza txiki bat egiteko, egin beharrekoen zerrenda osatzea!

Zer ote dago orain telebistan?

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.