Continue Reading" />

2069. urtea

Etiketarik gabe Permalink 0

Urduri eseri zen itxarongelako plastikozko aulki urdinean. Onkologora joateak beti jartzen zuen urduri. Froga ugari egin zizkioten azalpen argirik ez zuen pisu galeraren zergatia jakiteko, bai eta biriketan zuen orban ilun hura zer ote zen argitzeko. Ziur zegoen biriketako minbizia izango zela, ez zuen zalantzarik, baina doktoreak berak esan arte ez zuen itxaropenik galdu nahi.

(Ene bada… ezetz espero dut! Edozer… baina hori ez… Hain egoera zorigaiztokoa da…)

-Jauna! Aurrera, doktorea zure zain dago…

(Buff… Bagoaz. Prest! Tira, nor dago prest horrelakoetarako? Inoiz jaso dudan berririk txarrena izan daiteke, historiako putakeriarik handiena.) Pentsatzen zuen kontsultara sartzen zen bitartean.

-Jauna… eseri mesedez. Frogen emaitzak jaso berri ditut eta zezenari adarretatik heltzeko prest gaude… Zu?

-Beraz… nik pentsatzen nuena da… Biriketako minbizia, ezta?

-Bai, zoritxarrez hala da.

-Horrek esan nahi du…

-Bai, bi pilula hauek hartu beharko dituzula egunero, baraurik datorren bi astetan eta sendatuko zara!

-Egunero? Bi astetan? Baraurik gainera? Oso zapore mingotsa dutela entzun dut! Benetan ez dagoela beste modurik?

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.