Continue Reading" />

5, 4, 3, 2… Ekin!!

Etiketarik gabe Permalink 0

Behin Afrikako Sabanatik paseoan nenbilela zinemagintzako sekreturik handienaren lekuko izan nintzen. Animalien inguruko dokumentalak ez dira diruditena, keba, antzeztuak dira. Bai, bai! Arbola eta sasi artean gerturatu nintzen guztia gertutik ikusi eta entzuteko.

Zuzendaria: Zuk ostrukak aurkituko dituzu, hauek zu ikustean izoztuta geratuko dira, geldik, beldurtuta eta ondoren ihes egingo dute. Korrikaldi luze baten ondoren, gainera salto eginaz bat lurrera botako duzu zure atzaparrekin, entzun? Eta ez ahaztu lurrera botatzean ezker aldera egiteaz, kamerari aurpegia emanaz… denak prest?

Lehoia: Eta? Zein da nire motibazioa? Zein da nire zergatia?

Zuzendaria: Motibazioa? Zergatia? Harrapakaria zara! Zuk eta zure espeziekoak ehiza egiten duzue. Hil, akabatu… zuk ostrukari egin eraso eta letaginak erakutsiz barruraino hozka…

Lehoia: Baina orain ez nago gose, berandu gosaldu dugu, buffeta gainera!

Zuzendaria: Zuk pentsatu korrikaldian, zure ilajea airean, emozioa, harrapaketa, odola… drama… aukera handia da zuretzat!

Lehoia: Aukeraz ari garenez… beste kontu bat… zer da “Afrikako harrapakariak” izenburu hori? Zergatik ez… “Lehoia, harrapakari handiena!”

Zuzendaria: Berriro horrekin hasiko al zara? Hitz eginda zegoela uste nuen! Kontratu kontua da! Dirua jartzen dutenek erabaki dute hori!

Lehoia: Nire agentearekin hitz egin behar dut!

Zuzendaria: Orain? Orain behar du? Nora zoaz? Zatoz hona!!

Zuzendaria: Eta zuek zer egiten duzu hor niri begira? Produkzioa!!!! Ostrukei inork esan al die zein den bere tokia?

Produktore laguntzailea: Barkatu etetea… Ostrukek ez dute filmean irten nahi!

Zuzendaria: Zer dute orain?

Produkzio laguntzailea: Denbora gehiegi daramatela zain eta lumen metxoien trazak hondatu zaizkiela! Horrela ez direla irtengo. Ile-apaintzailea behar dutela, ia!

Zuzendaria: Ba hitz egin ezazu beraiekin… hori da zure lana, ezta?

Produkzio laguntzailea: Egin dut. Baina nik uste inbidiatan daudela… aktoreen inbidiak, badakizu, lehoiak bi orduko ile-apaindegi sesioa izan duela diote eta beraien lumekin hamar minututan egin dituztela!

Zuzendaria: Diox! Ez nuke inoiz pentsatuko pinguino nazkante haiek faltan botako nituenik…

Elefante-kumea: Zera…

Zuzendaria: Zer?

Elefante-kumea: Nire kontratuak argi eta garbi zioen, sandia hazirik gabe, hazirik gabe! Kontrako eztarritik joaten zaizkit! Eta ez duzu ba nahiko nire testua esatean trabatzea?

Zuzendaria: Baina zuk ez duzu testurik?

Elefante-kumea: Nire gaitasun guztiei zukua atera nahi ez badiezu ez da nire ardura!

Zuzendaria: Tira, arren, lan handia daukat, bero handia egiten du…

Elefante-kumea: Zer nahi duzu nik esatea? Baina ziur nago Tximu Bronsonek ez lukeela horrelakorik onartuko! Imajinatzen duzu Tigrina Bengalik eskatutakoa izango ez balu? Eta zergatik da nire hazirik gabeko sandia hain zaila?

Zuzendaria: Eta zuk ez al duzu Dunboren kontratua irakurri? Hazirik gabeko sandia nahi badu, ba hazirik gabeko sandia eta kito, ez da hain zaila, ezta?

Elefante-kumea: Falta zitzaidana…

Zuzendaria: Zer duzu orain…

Elefante-kumea: Dunbo deitu didazu? Dunbo deitu didazu? Atrezzokoak bakarrik zirelakoan, baina ez, txantxa tonto hori oso zabalduta dagoela ikusten dut…

Zuzendaria: Entzun denok! Beste inork gure elefantetxo belarri handiari Dunbo deitzen badio, kaleratua izango da… entzun? Ea ba, konponduta!

Elefante-ama: Ejem…

Elefante-ama: Nola da posible lehoiak azal eta hezur besterik ez den ostruka bat harrapatzeagatik nire ihesaldi luzearengatik kobratuko dudanaren doblea kobratzea? Eh? Nola?

Zuzendaria: Kontratua sinatu zenuen, ezta? Bale ba! Ba orain ez etorri mainak egiten. Egin zure lana.

Elefante-ama: Egin oihu nahi duzun guztia, baina ni gabe ezingo duzu plano hau grabatu!

Zuzendaria: Jakina egingo dudala! Ondo da, entzun, aldaketa txiki bat, toma honetan ez da…

Elefante-ama: Ondo da, ondo da… zinea maite dudalako, bestela… azken aldia izango da… ikusiko duzu hurrengoan!

Lehoia: Nire agentearekin hitz egin dut. Kontratuak ez du izenburuaren inguruan ezer aipatzen.

Zuzendaria: Ezin dut sinetsi, ezin dut sinetsi!! Ez da nire arazoa, entzun? Berdin zait film honi nola deituko dioten! Ber-din-zait!

Produkzio laguntzailea: Jauna, telefonoa, zuretzat da!

Zuzendaria: Bai? (…) Ostruka eta Zebren argazki batzuk agertu direla prentsan jarrera maitekorrean? (…) Zer? (…) Horrek kalte egingo duela takillan? (…) Ondo da, ondo da, ondo da…

Produkzio laguntzailea: Eta?

Zuzendaria: Ostrukak, definitiboki ile-apaintzailea joan dadila beraien roulottera! Ez daitezela roulottetik irten! Ile-apaintzaileek entreteni ditzatela! Zebren seta beste puntara eraman… ez dezatela elkar ikusi…

Produkzio laguntzailea: Ez nuke inoiz pentsatuko pinguino nazkante haiek faltan botako nituenik…

Zuzendaria: Tira, entzun denok, berriro saiatuko gara! Ados?

Denak: Ados?

Zuzendaria: Zuk ostrukak aurkituko dituzu, hauek zu ikustean izoztuta geratuko dira, geldik, beldurtuta eta ondoren korrikaldi luze baten ondoren, gainera salto eginaz bat lurrera botako duzu zure atzaparrekin, entzun? Eta ez ahaztu lurrera botatzean ezker aldera egiteaz, kamerari aurpegia emanaz… denak prest?

Lehoia: Eta beraz… nire motibazioa? Zera… nire zergatia?

Zuzendaria: Zure motibazioa da, plano hau hondatzen, izorratzen badidazu kalean zaudela eta Puma Lulak egingo duela filma, entzun?

Lehoia: Argi eta garbi! Motibazioa argi daukat… filmatuko dugu?

Zuzendaria: Filmatzen!!!! Bost, lau, hiru, bi… ekin!

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.