Continue Reading" />

Amaitu da

Etiketarik gabe Permalink 0

Ez dago beste erremediorik. Ez du aurreikusitako moduan  funtzionatu eta kito. Itxaropen asko genituen, tira, nituen. Nik nire itxaropenen ardura daukat ez besteena. Horrelako zerbaitek kale egiten duenean ez dago zer eginik. Esperimentu bat izan da. Nahikoa denbora eman diot. Hori ezin dit inork ukatu. Baten batek agian zalantzan jarri dezake hori, baina baten batek 200.000 urte nahikoa denbora ez dela pentsatzen badu, datorrela bera, ni aspertu naiz. Denbora luze, luzeegi horretan funtzionatu ez badu, arrakastarik izan ez badu, dagoeneko ez du izango. Nik argi daukat. Niri beste inori baino min gehiago ematen dit, baina erabaki zentzudunena da. Suntsitze botoia sakatzeko unea iritsi da. Akabo giza-arraza! Akabo… non da botoia? Non demontre dago suntsitze botoia? Ze ostia!! Kaka zaharra! Aizue!! Inork ikusi al du suntsitze botoia?

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.