-Onartu ezazu, existentzia bera da absurdoa, esan egia, hau guztia eromena da!
-Tira…
-Arroka baten gainean bizi gara, eta arroka hau biraka dabil unibertsoan zehar inguruan beste arroka piloa biraka ditugula…
-Bai, hala da, baina…
-…Jainko baten existentzia zalantzagarria da, ados, baina Big Bangarena ere… ez dago erabat ziurtatzerik, ez dakit…
-Begira, hor dator…
-…edozein momentutan… katakrak! Beste harri koxkor erraldoi batekin talka egin eta kaput!
-Bai, jakina, nola ez, posible da, eta horregatik, zergatik ez…
-…hau eromena da, segundoero norbaitek beste norbait akabatzen du munduan…
-Hortxe duzu…
-…herrialde batek beste herrialde bat erasotzen du…
-Begira, nik uste…
-…senda ezinak diren gaixotasunak gizadia suntsitzen ari dira…
-Ixo! Utziko al didazu behingoz zerbait esaten?
-Bale, ba, ondo da, zer duzu esateko!
-Zerbitzaria zain dugula! Ze postre nahi duzu?
-Betikoa, tartalguiski! Txorrotadatxo batekin, mesedez…
Iruzkina uztea