-Gabon! Belen?
-Bai, Kepa…
-Azken orduko bat sortu zait…
-Ez zaitut ondo entzuten…
-Entzun, bihotza, sentitzen dut baina lana pilatu zait, ezingo dut etxean afaldu. Nahi baduzu, etorri hona eta hemen…
-Ez, ez, ez… lasai, pena da nirekin ezin afaldu izatea, baina ni ere lanez gainezka nago. Bihar goizean elkarrekin gosalduko dugu, ados?
-Ondo da… baina non zaude? Musika entzuten dut, eta jende asko dagoela dirudi…
-Zera… bulego azpiko kafetegian. Bai, musika dago, eta jende asko, bai… enpresa bazkariren bat edo, ez dakit… baina di-da batean zerbait jan eta banoa lanera bueltan. Hor ere musika dago, iruditu egin zait… kar, kar, oso musika antzekoa gainera…
…
Belen gizon batekin ari da dantzan hiriguneko diskoteka batean bere telefono mugikorretik Keparekin hitz egiten ari dela. Hantxe bertan, diskotekaren beste aldean, emakume batek Kepa laztantzen du honek telefonoa sorbaldarekin eutsiz xanpain botila bat irekitzen duen bitartean.
Iruzkina uztea