Continue Reading" />

Bilioika milioi euri tanta

Etiketarik gabe Permalink 0

Euria ari du. Mundua amaitzera joango balitz bezala, itxura hori hartzen diot. Urakana dirudi honek, edo tifoia edo, edo … ez dakit, ez ditut desberdintzen. Tsunami baten antza dauka. Milioika euri tantek argi-leihoa kolpatzen dute. Milioika milioi danbor kolpe dirudite. Kaka zaharra! Honek gainezka egingo du. Eta egiten badu? Ur-jauzi baten moduan sartuko da etxean ur hori guztia. Izugarria litzateke… zoritxarrekoa ni hori gertatuko balitz! Suntsipena! Lur jota geratuko nintzateke. Daukadan gutxi hori galduko nuke. Baina argi leihoak eutsiko du, ezta? Urak izango ote du hainbeste indar? Bilioika milioi euri tanta tinkili-tankala argi-leihoan kolpeka. Hara… sabaian, argi-leihoaren ondoan hezetasun orbana zabaldu da. Honek oso itxura txarra dauka. Sabai guztia erori daiteke. Lonazko oihal handi eta zabal bat lortu beharko nuke hau guztia babesteko. Ixo! Entzun al duzue hori? Entzun, entzun… Uholdeak, uholdeak sortuko dira… herri osoa, hiriak, herrixka eta auzoak, guztiak urperatuta… Bizitzak ere arriskuan… Bizitza orain arte bezala ezagutzen genuen modua aldatuko da. Egun asko, asteak, agian hilabeteak beharko dira izurrite hau guztia bere onera itzultzeko… o ez, kaka zaharra! Ezinezkoa da, bihar Amazonekoak eskatutako 48 hazbeteko telebista ekartzekoak dira! Eta datozenean hemen ez banago? Nora eramango dute nire 48 hazbeteko telebista? Dirua itzuliko al didate?

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.