Continue Reading" />

Zipladak!

Etiketarik gabe Permalink 0

Mirenek eta Xabik  bikote gaztea osatzen dute. Elkarrekin bizitzen jarri berritan, argi zuten elkarbizitza aurrera irtengo bazen, lehen baldintza enpresa baten moduan antolatzea zela, bazkide domestikoak zirela. Etxeko lanen ardura % 50 baten banatu behar zutela bien artean. Ez gehiago eta ez gutxiago. Oreka. Berdintasuna. Horrek esan nahi zuen Xabik bi egunetik behin arropen eta sukaldearen garbiketa bere gain hartu behar zuela.

Asteartea egun luzea izan zen Xabirentzat. Berandu iritsi zen etxera eta Miren ez zegoela ikusi zuen. Nekatuta eta lanarekin gogaituta afaria prestatu ere egin gabe oheratu zen. Lo seko zegoen Miren etxeratu zenean. Mirenek ez zekien Xabik bi ordu zeramatzanik lo.

Xabi esnatu egin zen Mirenen eskuak bere ilea maitekiro eta sentsualki laztandu zuenean. Xabik begiak nekez ireki zituen eta han ikusi zuen bere bikotekidea, Miren, irribarre gozo batez maindire azpian, bere ondoan. Instintiboki Xabik, berriro lokartuz, besoa luzatu zuen Miren gerritik helduz, eta bat batean, ttak, kamisoirik ez zeramala ohartu zen… Miren biluzik zegoen. Biluz-biluzik. Larru gorritan. Xabik txistua irentsi zuen. Berriro begiak ireki eta Miren ikusi zuen, begiarekin keinuka, irribarrez, mingaina ezpain artean dantzatuz.

Xabi kolpean altxa zen ohetik eta sukalderako bidea hartu zuen.

-Bale, ondo da, jaso dut ziplada… badakit niri tokatzen zitzaidala arropa garbitzea! Baina ez daukazu zeharkakeriekin ibili beharrik! Esan! Esan eta kito! Ez duzu ba pijama gehiagorik izango!!

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.