Continue Reading" />

…bezala

Etiketarik gabe Permalink 0

Apunterik gabeko zerrenda…

Txoria kaiolan…

Lau erpineko triangelua..

Basamortu hezea…

Funtzionario disfuntzionala…

Eskuzabal zuhurra…

Herdoildun kotxe berria…

Ziniko asebetea…

Planifikatutako ezustea…

Zigarro osasuntsua…

Zenbakirik gabeko liburuaren orrialdeak…

Giro oneko zaintza bereziko gela…

Moja bat diskotekan…

Inork erosi ez zuen best-sellerra…

Muleta bakar bat…

Lo zaudela egiten duzun lo-kuluxka…

Ezkongairik gabeko ezkontza…

Telefonista gorra…

Olatu mantsoa…

Urakan gozoa…

Besobakarreko olagarroa…

Pantailarik gabeko teklatua…

Etsairik gabeko guda…

Jomugarik gabeko misila…

Estaldurarik gabeko mugikorra…

Akasdun maisulana…

Petaloak galdu dituen arrosa…

Kanal bakarreko telebista…

Lurrik gabeko zelaia…

Odolik gabeko zauria…

Palmerak espaloian…

Biktimarik gabeko hiltzailea…

Jolasten ez duen haurra…

Mihirik gabeko kanpaia…

Urik gabeko itsasoa…

Dietan dagoenaren tripakada…

Arnas gabeko bizitza…

Hankarik gabeko ehunzangoa…

Lau bizitzetako katua…

Zentzurik gabeko zerrenda hau…

…bezala baina desberdin.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.