
-Erosi beharreko ezer ez daukagu. -esan zuen Joxek.
-Konpondu beharreko ezer ez daukagu. -esan zuen Mirenek.
-Hain aspertuta nago…
-Guztiak erosi berria dirudi…
-Atzo erositakoak direla esango luke edonork…
-Zer egingo dugu gaur?
-Saltoki-gunera joateko aitzakiarik ez daukagu…
-Burdindegira joanda ere zer eskatu?
-Guztia hain ondo dago…
-Guztia primeran dabil…
-Gauzak ez hondatzea pena da ba!
-Erosi genituenean… oroitzen duzu?
-Garai onak haiek, bai horixe!
-Guztia zegoen erosi beharrean…
-Gauza asko genituen egiteko.
-Hainbeste denda berri ezagutzeko…
-Tira, hauek ere gure modura zahartuko dira…
-Joan gaitezen!
-Nora?
-Edonora! Saltoki-gunera… edo burdindegira! Nahi duzuna!
-Baina…
-Hemen geratuz gero ustelduko gara! Goazen!
-Zertara baina?
-Katalogo berriak izango dituzte… hauek zahartzen zaizkigunerako!
Iruzkina uztea