Continue Reading" />

kiniela

Etiketarik gabe Permalink 0

Kiko Teleberriko kirolen tarteari begira dago. Kiniela eskuetan eta emaitzei begira. Bat batean baina, emisioa eten eta aurkezlea agertuko da berriro ere.

“Azken ordukoa. Badirudi lurretik gertu igaroko zen asteroideak abiadura handitu duela. Eta ez hori bakarrik, lur planetatik 80.000 kilometroetara pasako zela uste bazuten ere azken orduko norabide aldaketa bat dela eta guregana dator zuzen zuzenean. Albiste hau Crimeako behatoki astrofisikoko zientzialarien buru den Txar Berry ingeniariak eman du…”

Kiko sofatik altxa eta mahai txikian dagoen urruneko agintea hartuta teleberri kendu eta kanala aldatzen hasiko da kirol tarteren baten bila. GolTV aurkituko du, baina han ere baloiak biraka izan beharrean planetak, asteroideak eta meteoritoak daude pantailan.

“…Kalkuluen arabera mila futbol zelairen tamainakoa da asteroidea. Adituek diotenez, 1200 kilotoiko lehergailu baten antzekoa da, planeta erabat suntsitzeko modukoa, eta planeta hauts bihurtuko ez balu ere, bertako bizitza erabat deuseztatuko luke ezbairik gabe…”

Berriro kanala aldatzen hasiko da.

“Tira, bale, ondo da, jabetu naiz… baina kinielaren emaitzak ere inportanteak izango dira ba?”

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.