Continue Reading" />

Dron-dron kikilidron!

Etiketarik gabe Permalink 0

Morroi batek susmoak dauzka bere bikotekideak abentura bat ote daukan. Hori dela eta, azken belaunaldiko dron moderno horietako bat erosi du hura zelatatzeko.

Hurrengo goizean, bikotekidea etxetik abiatu orduko drona martxan jarri eta atzetik bidali du.

Smart-phoneko pantailan honen joan etorriak ikusiko ditu.

Lehen geldiunea hiriko kale dotoreeneko arropa denda garesti bat da.

“Edozer gauza ez zaio gustatzen zure maitale nazkante horri, ezta?”

Dendatik beso banatan poltsa bi zintzilik dituela irten eta handik, kalearen beste aldeko estetizista ospetsu baten ile-apaindegira sartu da.

“Orrazkera berria zure lerdetsuarentzat? Hori ere bai?”

Traste hegalariak spa eta edertasun saloi dotore bateraino jarraituko du.

“Gorputza liran eta erakargarria nahi duzu ezta… zer ematen dizu ba zerri horrek?”

Eguerdian kontsultategi medikura joan da.

“Botoxa? Ez duzu ba botoxa sartuko ezta? Banekien ba nik etengabeko irribarre horrek bazuela ezkutuko zerbait…”

Handik bi ordutara etxera itzuliko da bikotekidea. Morroia zain dago. Urduri. Bere haserrea nabaria da.

-Eta? Zer duzu? –galdetzen dio emazteak.

-Zer dudan? Ba al dakizu zure maitale lerdetsu nazkante zerri horrentzat zenbat diru gastatu duzun?

-Zuk ni jarraitzeko erosi duzun traste zahar hori ordaintzeko gastatu duzunaren erdia!

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.