Continue Reading" />

Egun ilunetan

Etiketarik gabe Permalink 0

Egunak ilun esnatzen direnean edo ni ilun esnatzen naizen egunetan, nire burua alferrikako edozer egitera behartzen dut, edozein ahaleginak ez duela merezi pentsatzea burutik kenduko didan edozer, berridazketak merezi duela nahiz eta gidoilariok onartu nahi ez, bakar batzuen txaloek ez dutela egindako ahalegina eta pairatutako atsekabeak konpentsatzen… eta ezin egon horretan sofan etzan eta telebista pizten dut. Hamabiak dira. Et! Eguerdiko hamabiak. Pagadik esango lukeen bezala, ojo al kristo! Eta nire depresioak erabat gainditzen nau. Gizon tripontziek plastikozko hodi beltz arraro batzuk iragartzen dituzte, horiek erabiliz gorputz lirainak hamabost egunetan agintzen dituztenak. Emakume bibotedunek ile-desagertarazle ikusezin bat iragartzen dute, Niloko erreka bazterrean bizi den eulien muki moduko batekin egindakoa, Cleopatra berak erabiltzen zuena. Ahots jasanezin batek 60. hamarkadako musika kit-a iragartzen digu, agureren batek erosiko du joandako garaiak berriro bizitzeko itxaropenarekin. Ene bada… nork esaten du telebista  gauerdian  bakarrik dela jasangaitza?

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.