Ez dago zalantzarik teknologia berriei esker gauzak izugarri aldatu direla… onerako edo…
Adibidez, lehen kaletik beren buruarekin hitz egiten zihoazenak zoratuta zeudela uste genuen; gaur egun esku-librekin doala pentsatzen dugu.
Lehen, zalantza asko argitu gabe pasatzen uzten genituen; orain eulien seigarren hanka horren benetako funtzioak ere interesatzen digu.
Haurrek bideo-joko errealistetan jolastu dezakete mundu errealari bizkarra ematen dioten bitartean.
Gaur egungo bereizmen handiko telebistei esker bertan agertzen direnen akneak, txantxarrak eta orbanak gozatu ditzakegu.
Gure eskuzabaltasunak muga guztiak hautsi ditu, ipod, mp3 eta smart-phonei esker. Gure musika 100 metro itzulinguruan daudenekin partekatzen dugu, hori bai, eramailearen entzumenaren kaltetan.
Eta hori gutxi balitz, adimen handiko gailu horiek milaka aplikazio interesgarri desberdin eskaintzen dizkigute; adibidez ehunka puzker hots desberdinen artean aukeratzeko plazera!
Ez dago zalantzarik teknologia berriei esker gauzak izugarri aldatu direla… onerako edo txarrerako edo…
Iruzkina uztea