Continue Reading" />

Etorkizuneko gorputza!

Etiketarik gabe Permalink 0

Balantzara igo eta begiak itxi ditut, Ez ditut numeroak ikusi ere egin nahi.

Gaztetan nahi nuen guztia jaten nuen. Otorduetan, otorduetatik kanpo… eta denetarik; guztia, loditzen duen zutabe debekatu horretakoa, behar den bezala, eta argala nintzen, oso argala. Jendea harritu egiten zen jaten nuen guztia ikusita.

-Baina non sartzen duzu jaten duzun hori guztia? Hori pagotsa!! -galdetzen zidaten.

Nik lotsa aurpegia jartzen nuen zer erantzun jakin gabe txokolatezko opilari kosk egiten nion bitartean.

Urteak pasa dira eta orain badakit zein zen garai hartan bota beharreko erantzuna. Badakit non sartzen dudan jaten nuen hura guztia.

-Non sartzen dudan? Nire etorkizuneko gorputzean!

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.