Continue Reading" />

Hau bero!

Etiketarik gabe Permalink 0

Ohera sartu eta begiak itxi ditut.

Elurrak zeruari, klarion txuriaren hautsak arbelari bezala, gris kolorea ematen dio. Mara-mara, etxe aurreko zelai berdea zuriz estali du. Kalera irten naiz. Elurra zapalduko duen lehena naizela konturatu naiz. Ez da beste inor esnatu oraindik. Nire oin markak utziko dituen lehena naiz. Kras… kras… zein hots ateratzen du elurrak zapaltzean… Karas-kras? Zras-zras? Lehena izateak halako zirrara sorrarazi dit. Bidea zabaltzen ari naiz. Bide hotz, anker, soraioan aurrera. Nire ondoren beste batzuk etorriko dira eta pausoak emango dituzte nire pausoetan. Nire norakora iristean atzera begiratu dut. Elurrak eta haizeak nik emandako pausoak estaltzen dituzte. Nire pausoek ez dute beste inorentzat balioko. Bat batean biluzik nagoela konturatu naiz, baina ez dut hotzik.

Begiak ireki ditut. Hau bero! Ohean nago. Une batez ahaztu egin dut, baina hemen jarraitzen du bero astunak. Bero astuna horixe da, astuna.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.