Continue Reading" />

Kalean bestaldeko agurea

Etiketarik gabe Permalink 0

Bere lorategia oihan basatia zen. Ez zituen loreak inausten, belarrak eta sasiek zorua estaltzen zuten.  Berak, teoría, pentsaera argia zuen: izadiari ugalkorra izaten utzi behar zaio. Fruta arbolak zituen, baina zozoek eta lapurtxoriek bakarrik jaten zituzten hango fruituak. Etxaurrea aspaldi konkistatu zuten lorategitik gora zetozen landare igokariek. Izadiak askatasunean, bere kabuz utziz gero zer egiten zuen ikustea gustatzen zitzaion, eta horrek urte askotako behaketa eskatzen zuen.

Hainbeste gorroto zituen katuek ere bakean uzten zioten. Tristan eta Aznar. Emaztea zendu zenean lorategira bota zituen. Egun batzuk desagertuta ibili ondoren eta berriro ere ikusiko ez zituela uste zuenean, bat batean ezerezetik agertu eta lorategia beraien eremutzat konkistatu zuten. Duela egun batzuk jakin zuen Aznar emea zela, hiruzpalau asteko katu gris bati nola begiratzen zion ikusi zuenean jabetu zen. Bere kumea zen. Aznarrek, tente, lorategiko bazter batetik begiratzen zuen katakumea jolasean zebilen bitartean, gizakiek harrak parkera ateratzen dituztenean bezala, adi, inork lapurtu ez dezan. Leihotik begiratzea gustatzen zitzaion. Non babestu zuten, non gorde, non jolastu, non jauzi eta zer jana ugari. Lorategi hark, baso sagutxoen, sugandilen, matxinsaltoen, txolarre, txantxangorri eta erleen ekosistema propioa zuelako. Bezperan musker bikote bat ikusi zuen pertsianan barrena ezkutatzen, beroaren ihesi. Izadiak bere kabuz bizitzen bazekiela esaten zuen, bakean utziz gero jakina.

Gaur zahar etxera eraman dute kalean bestaldeko agurea. Bere kezka bakarra bere basoarekin zer gertatuko ote den izan da.

 

 

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.