Continue Reading" />

Pasibo agresiboa

Etiketarik gabe Permalink 0

Joxejabier pasibo agresiboa zen, hori esaten zion bikotekideak behintzat.

-Eta nola dakizu zuk hori? Zerk egiten zaitu aditua? –galdetu zuen.

-Ba benetan min ematen dizuten gauzak gorde egiten dituzulako, eta hanka sartze txikiekin jauzi egiten duzulako, pantera baten antzera, zure amorrua kanporatzeko.

-Adibidez, Froud jauna? Azaldu, azaldu…

-Aurreko astean adibidez. Koipez zikindutako zapatekin egongelako alfonbra zapaldu nuenean. Pirinioetako hartza baino erasokorrago jarri zinen, erotuta bezala. Etxeari sua emateko kapaza zinen une hartan.

-A bai? Eta esan, esan… zein zen nire barneko benetako arazoa une hartan? Nire benetako amorrua zerk sortzen zuen?

-Tira, ondo da, esate baterako… -zezeltzen hasi zen, beldurrez – kotxeko atzeko eserlekuan aurkitu duzun tangaren inguruan ez duzu ezer esan –dardarka bota zuen eskuan zuen edalontzitik tomate zukua tantanka zuela.

-Baldar halakoa! Axolagabea! Ergela! Urdea! Edari gorri nazkagarri horrekin sofa berria zikindu duzu!! Hartu berehala trapua sukaldetik eta hasi hori garbitzen kotxeko atzeko partean lo egin nahi ez baduzu!

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.