Continue Reading" />

Hizlaria

Etiketarik gabe Permalink 0

Horrela esan bazidaten ere, ez nuen oroitzen beste inoiz han hitzaldirik eman izana. Hainbat lekutan izana nintzen hitzaldiak ematen, baina hura ez nuen oroitzen. Tira, oraintxe besteak ere ez, baina tira.

Lehendakariak, izena oroitzen ez dudan emakume batek ni aurkezten saiatu zen, baina berak ere ez zuen nire izena oroitu. Tira, ados horretan.

Atrilera gerturatu eta hura ezustekoa. Zertaz hitz egin behar nuen zeharo ahaztu nuen. Zein zen gaia? Oroimenarekin zerikusia zuen… edo ez… ez dakit. Estutasunetik irten nahian entzuleei igandeko ilunabar zoragarria ikusi ote zuten galdetu nien. Alperrik. Inork ez zuen kasurik egiten. Batetik bestera zebiltzan, mahaitik mahaira. Aulki jokoan baleude bezala. “Zer da edertasuna?” saiatu nintzen berriro ere. Baina ezer ere ez. Entzuleak han nengoenik ere ez zekitela zirudien.

Agian gehiegi jan zuten, gehiegi edan. Izan ere nire aurretik beste hizlari batzuk ere aritu ziren, uste dut. Oroitzen ez dudana da zertaz aritu ziren. Garrantzia gutxiko kontuetaz, seguru.

Elkartearen sorreraren ekitaldiaren 10.urteurrena zen. Ez, barkatu, 12.a. edo 13.a? Bost axola! Elkartearen sortzaileak ere ez zeuden han. Izan ere sortzaileen izenik ez zuen inork oroitzen.

“Zera… barkatu… zein esan duzue dela elkarte honen izena?”

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.