Continue Reading" />

Zeri ari zara barrez?

Etiketarik gabe Permalink 0

Sekula ezin izan zuen jasan. Oso desatsegina zen beste baten zerbitzura makurtuta bizi behar izana. Beti erdi belauniko, begirada ezkutatuta… erretilua indar guztiekin nagusiaren buruan hautsiko luke. Imajinatu zezakeen. Egur zuriko erretilu zatar borobil hura, katilu, teontzi, koilara eta guzti hezur haragizko buruaren kontra, kraska, hau zartatu arte, indarrez eta zaratatsu. Esnez betetako zilarrezko pitxarra harrizko lurraren kontra dinbili-danbala, barruko esnea nagusiaren aurpegian malkoen antzera. Seguru-aski bera ere bustiko zen, ez zuen beste arroparik aldatzeko, baina berdin zitzaion. Arropa bustiarekin egin beharko zuen lo. Baina erretilua nagusiaren buru gainean haustea pentsatze hutsak plazera sorrarazten zion. Ondoren, nagusia aulkian konortea galduta zegoen bitartean sobratutako oilaskoa jango zuen, eta gereziak, eta ardoa edango zuen…

-Zertan zabiltza, mutikoa? Zeri ari zara barrez? –esnarazi zuen nagusiak.

Burua gehiago makurtuta ere, ezin zion barruan irten nahian zuen barreari eutsi. Bat batean erretilua erortzen utzi zuen arte. Ihesi joan zen. Ez zuen gehiago makurtuta bizi nahi.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.