Itsas azalera irtetea lortu nuen lehen aldian itsasontzia urruntzen ikusi nuen. Oihu egin nuen, deiadar besoak nola hala astintzen nituen bitartean.
-Lagundu! Lagundu!
Nola ez dakit baina bigarren aldiz irten nintzen itsaso ilun hartatik itsas azalera, baina zerurantz altxatzen zen olatu izugarri erraldoi batek segundo batzuk lehenago ikusi nuen itsasontzia ezkutatu zidan.
-Laguntza! Lag…
Itsas azalerako bidea itsuan bilatzen ari nintzela, ur azpitik eguzkiaren argi distiratsuak gidatu ninduen hirugarrenean. Nolatan ez nuen bere garaian igerian ikasi? Galdetzen nion nire buruari eguzkiaren distira atzean utzi eta itsasoaren iluntasunerantz xurgatua nintzela.
-Lag…
Akabo. Banindoan. Eta derrepentean olatu batek doi-doi itsasertz hareatsu batera eraman ninduen. Begiak ireki nituenean hondartzan zeudenak mespretxuz begira nituen. Orduan ikusi nuen seinalea: “Hondartza pribatua”.
Kaka zaharra, zorte txarrekoa ni! Hura itolarria!
Iruzkina uztea