Continue Reading" />

Kirurgia

Etiketarik gabe Permalink 0

-Zure azala hezurrengandik banantzen ari da, ez da dagoneko lehengo sendotasunez heltzen. Horregatik ikusten duzu zure burua hain zahartuta. Ehunaren euskarria ahultzen ari da, eta horrek erortze geriatrikoa ekarri du. Urtetik urtera gainera okertzen joango da… zure  txakur horren antza izango duzu… nola da…

-Shar-Peia?

-Hori da! –esan zuen doktoreak.

-Baina… baina hori izugarria da! –oihukatu zuen Margarita atsoak handipen ispiluari begira begien azpiko poltsak ukitzen zituen bitartean.

-Kirurgiarik nahi ez baduzu, grapa batzuk erabili ditzakegu, honek denbora mugatu baterako bermea du. Nik azalaren luzatze bat gomendatzen dizut, lifting-a. Nahi duguna lortuko dugu eta beste aukera horiek baino denbora gehiago iraungo du. Zure erabakia da. Esan, zer egingo dugu orduan?

-Tira, ez dut nahi aiztorik nire gorputzean, beraz beste aukera horri helduko diot… grapagailuarena… askoz merkeago izango da gainera.

-Tira, inork ez du esan merkeago izango denik…

-Jakina baietz! Iloba txikiak badauka bat etxeko lanak egiteko mahaiko tiraderan!

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.