Haurtxoa negarrez hasi da. Negar zotinka. Negarra eta garrasia desberdintzen ez diren bolumen neurri horretan. Ahienek gaua zeharkatzen dute aizto baten moduan.
Aitaren sabela, itsasoko ur handitako olatuen antzera, gora eta behera dabil zurrunken erritmora. Brausta eta ufa. Ufa eta brausta.
Ama, ohean gozo itsatsita, ezinez baina haurraren ahienek tiraka jaiki eta sorbaldak estutu ditu ohearen berotasunetik biluztuta.
-Kaka zarra, ostia! -egin du marmar senarrak tapakiei tira eta emazteak biluzik utzi dion bizkarra estaliz. Berriro manta azpian bildu da ihesean doan barraskiloaren itxura hartuz.
Ama, oinutsik lurreko baldosa hotzetan doa.
-Txiza egitera noa lehenengo… -esan dio senarrari haurtxoaren aihen artean komunera sartuta.
-Bizilagunak esnatuko ditu! -erantzun dio senarrak marmarka manta azpian gehiago ezkutatuta.
Azken hitza amaitu orduko emaztea urez betetako pitxar batekin etorri da ohe ondora senarraren gainera hustuz.
-Titia ezingo diozu eman, baina gutxienez hartu ezazu umea, lerdoa!
Iruzkina uztea