Continue Reading" />

Lo nagoela

Etiketarik gabe Permalink 0

Atzo lagun batek hain aguro idaztea nola zaidan posible galdetu dit. Erantzuna? Lo nagoen bitartean idazten duen makina bat daukadala. Gazteagotan (kar,kar, kar…) grabagailu batean grabatzen nituen ideiak, ondoren, lotara joan aurretik grabatutakoa entzuten nuen, nire burmuinari beharrezko informazioa emanez. Gauean garbigailua jartzea bezala da. Goizean, esnatzerako, arropa guztia garbi, zera, lanak eginda alegia. Normalean nire subkontzienteak aldez aurretik egiten dit lan guztia. Nik agindu ez arren egiteko programatuta dago. Esnatu eta hara, hortxe dago, eginda: egitura, gaia, ideia… Inspirazioa ez da inspirazioa, ni lo nagoela nire ordez lana egiten duen horrengan erabateko konfidantza baizik.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.