Continue Reading" />

Organo emailea

Etiketarik gabe Permalink 0

Izututa eta estututa ginen. Ahozabalik ikusi genituen suhiltzaile, polizia eta anbulantzia, denak batera gure ostatu aurrera iristen argiak dantzan eta sirena joka. Ezustean harrapatu gintuen Orazio zaharraren heriotzak, gure lehenengo maizterra. Baina hainbeste zalaparta?

Medikua jauzi batean jaitsi zen anbulantziatik, urduri. Orazio zaharrak utzitako bere organoak bazuela hartzaile bat eta ospitalean omen zegoela zain, larri. Hantxe zegoen, geldik, bere misioa zuzen bete nahian bere laguntzaileek Orazio zaharra anbulantziara igotzen zuten bitartean. Lana bete eta berehala, iritsi bezala oihuka egin zuten jauzi anbulantzia barrura.

Mediku hark ez zidan hitzik esateko betarik eman, bat bera ere. Orazio zaharraren inguruan hitz egin nahi nion, baina alperrik, berak nahikoa zuen bere jarioarekin.

Orazio zaharraren emaile txartela arreta handiagoz irakurri behar zuen. Hutsik zegoela konturatuko zen. Dohaintzan eman zuen organo bakarra Allen Walt Strony Signature markako bere organo zaharra zen. Erretiroa hartu zuen arte antzoki zaharrean pelikula mutuak laguntzeko erabiltzen zuen organo zaharra.

Faltan botako dugu Orazio. A! Eta baten batek organo zahar bat behar izango balu…

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.