Continue Reading" />

Polki

Etiketarik gabe Permalink 0

Bere urtebetetzerako, Oierrek txitatxo bat eskatu zuen. Gurasoek jarri zioten baldintza bakarra berak zaindu beharko zuela izan zen.

Luma horiak zituen txitatxo txiki bat izan zen Oierren lehen etxeko animalia, Polki. Eskolako gelakide guztiak Polkiren inbidiatan zeuden. 8 urterekin nork ez zuen ba nahiko horrelako bat? Eskolara joaten zenean espresuki egin zion kartoizko etxetxo batean jartzen zuen Polki babesean; bere kabuz etxe guztiko lurra garbitzen zuen aspiragailu-munstroari beldur zion. Baina etxera itzultzean bere ondoan izaten zuen une oro. Denborak aurrera egin ahala bien arteko lokarria geroz eta estuago egin zen. Polki handitu egin zen, ez zen txitatxoa jada; Kartoizko etxetxoa jauregi itxurako batekin aldatu behar izan zuen. Bere jolas laguna zen, eskolako lanetan laguntzaile, harreman kontuetan kontseilari, lo ere elkarrekin egiten zuen, halako batean, afaltzera eraman zuen arte.

-Uhmmmm… ederra zegoen Polki! Badakit ez dela nire urtebetetzea, baina, beste bat izan dezaket?

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.