New Yorkeko quinta plantako the others housetako kalebegietatik igelak mara-mara acantiladotan... Amaitu da Zinemaldia. Tira, nirea. Nire Zinemaldi partikularra. Gaur gauean banatuko dira sariak, baina ez guztiak. Pasa den ostegunean, Tabakaleran Euskal Gidoilarien Elkarte Profesionalak bere saria eman zuen, euskal gidoirik onenari saria, eta dakizuenez, nik nire partea izan dut aukeraketa horretan. House of others, Mara mara, ...
Epaimahaikide baten uste, aburu eta zalantzak…
Bart eman nion nire hasiera partikularra Donostiako Zinemaldiari. Eta era diferentean aurten. Euskal Gidoilarien Elkarte Profesionalak urtero ematen duen euskal gidoirik onenari saria emango dion epaimahaikide naiz. Aurtengo uzta osatzen duten filmen artean sei dira hautagaiak. Informazio hori gorde egingo dut. Oraingoz. Zine jaialdi gehienetan eskaintzen da sariren bat gidoirik onenari, baina nola baloratu film baten gidoia ...