“Ahatetxo itsusiaren ipuinean erabat obsesionatuta izan nau beti inoiz ez dela argitu nor izan zen arrautzak aldatu zituen kabroia.”

“Hainbeste opari, erosketa, olentzero erronda, hara joan eta hona etorriekin malko kontuetan atzerapen txiki bat daramat. Ea datozen egunetan falta direnei tartetxo bat eskaintzen diedan.”

 

“Izugarri kostatu zait, izugarri, baina azkenean konbentzitu ditut seme-alabak Olentzero existitzen dela, eta ni naizela.

Ni naiz Olentzero, opariak dakarzkizuena. Atzoko, gaurko eta biharkoak…

Gabon, zintzoegiak ez izan!” 

“Integrazio hitzaz ahoa betetzen duten asko desinegratuko nituzke nik laser izpidun starwarseko ezpata banu. Baina ez daukat, eta hain daude integratuta horiek hobe dudala isilik egotea; bestela agian ni desintegratuko naute; beraiek badaukate starwarseko laser izpidun ezpata!”

 

“Liburu bat izan nahi nuen, baina orrialde baten moduan biziz parrafo soil batean bilakatu naiz. Hitz soil bat izatera mugatu izan banintz seguru esaldi borobila izango nintzela gaur egun! Letra arraioak!”

lego-1044891

“Euskara euskaraz eta euskaraz euskara; Euskararen herrian herria euskaraz ez bada ez da izango herrian euskara, ez da izango euskararen herria!”

 

blue-1593878_1920-2

“Garuna izugarria da, zoragarria, magia hutsa. 24 ordu martxan, urteko 365 egunak jo eta su; jaiotzen garenetik, bat batean, edozein egunetan, ate baten parera iristen garenerarte. Nahiz eta atean argi eta garbi “tira” jarri guk bultza egiten dugun arte! Ekin eta ekin!”

wind-192134

“Gaur ezkerreko hankarekin jaiki naiz, baina eskuineko hanka ez zegoen ados eta ohean geratzea erabaki du. Jakina, muturrekoa nik hartu dut ohe ondoko mesanotxearen kontra. Beste gauza batzuetarako ados jartzen dira ba? “

elongate-1210976

“Egia esaten dudanean berdin dit sinisten banaute edo ez. Gezurra esaten dudanean berriz, sinisten didaten arte ez dut etsitzen. Eta egia biribila da, orduan jakiten dute gezurretan nabilela.”

ostrich-992753_1280

“Ba al da ezer barrutik kanpotik baino handiagoa dena? Atzo galdetu izan balidate ez dakit zer erantzungo nukeen, baina gaur badut erantzun bat, nire  BURUKO MINA… Zuei zerbait gehiago okurritzen?”