Continue Reading" />

Zenbat buru, hainbat aburu!

Etiketarik gabe Permalink 0

-Josebe eta Marian urtero joaten dira Port-Aventurara.

-Maitanek sei seme-alaba ditu eta zazpigarrenak zorte ona ekarriko diola seguru dago.

-Sakatok argi dauka Tokion dagoen Eiffel dorrearen erreplika Parisen dagoena baino ederragoa dela.

-Jhonsondarrak igandero ematen dute buelta bat. Bakarra. Etxeari. Igandetan baino ez.

-Sarak Primarkeko arropa baino ez du erosten.

-Piztia eta Ederra Shakespearren dramarik aipagarriena baino hobea dela uste du Veroniquek.

-Margaritak eta Benantziok eztabaidan ematen dituzte oporrak buffet onena non ematen duten ezin adostu.

-Fernando sutan jartzen da etxeko patioan belar txarrak agertu eta norbaitek kentzen dituenean.

-Teresak ez du gidabaimenik baina Ford Fiesta baino kotxe hoberik ez dela egon dio.

-Mikelek musika entzuten duenean bolumena zenbaki bikoitian jarri beharra dauka beti.

-Oilaskoaren zati goxoena nuggetsak direla dio Andreak.

-Aintzanek orduak emango lituzke, eta ematen ditu, bere lorategiko aspersoreari begira.

-Etxeberriatarrak argi daukate gizakiak ez zirela jaio hegan egiteko, horregatik doazen tokira doazela beti autobusez doaz.

-Miren eta Sabirentzat asteburuko ihesaldi bat nekazalturismo dotore bateko gelatik irten gabe egotea esan nahi du.

-Aitorrentzat postrerik gustukoena 4 gaztadun pizza hotza da.

-…

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.