cloth-duck-1589186_1920

“Badira egunak zertan ari naizen ez dakidala! Egun horietan gozatu egiten dut jostun izaten, funanbulista, astronauta, gizaki ikusezina, ahate-pilotua…”

—

kid-677081

“Aita, aita… ba al dakizu zer den abiadura bezain azkarra?  Iluntasuna!”

—

crawl-1076324

“Edo dena ondo iruditzen zaizu edo dena gaizki iruditzen zaizu, eta niri justu kontrakoa gertatzen zait! Horrela ez goaz inora! Edo bai?”

—

attachment-1

“Aizue, inoiz izan al duzue bakarrik egotearen sentzazioa nahiz eta jendez inguratuta egon? Aizue? Iepa? Inor ba al da hor? Aiñññññ…”

—

Klik-klak-klik-klak…

Etiketarik gabe Permalink 0

Klik-klak-klik-klak… ez, ez da ordulariaren segundo-orratza… beste gauza estugarriago bat da, kurtsorea. Ordenagailuko kurtsorea. Hortxe, orrialde zurian, klik-klak-klik-klak… kurtsorea keinuka. Segundo bakoitzeko keinu bat. Minutu batean hirurogei. Hiru mila eta seiehun ordubetean. Egun osoa keinuka balego, laurogei mila eta laurehun aldiz. Ez dakit zenbat denbora daramadan pantailari begira klik-klak-klik-klak… estugarri horri begira, baina numero potolo ...

alarm-clock-1647866_1920

“Azken aspaldian iratzargailuari aurre hartzen diot goizero… Baina ez gaitezen engainatu, berak nauka dominatuta ni! “

—

banner-1176676_1920

“Aita… izar handiak, nimiñoak, urdinak, gorriak… mota guztietakoak baldin badaude, zergatik dira begi  bistara guztiak berdinak?”

—

attachment-1

-Ezin izan dut inoiz ulertu nik ulertzen ditudan gauzak besteek nola ez dituzten ulertzen. Ulertezina !

-Zer ?

-Ba hori…

 

—

sinadura vs. sinadura

Permalink 1

Bizitza gehiegi korapilatzen dugula uste dut, neurri barregarrietaraino! Atzo, izenik emango ez dudan herri bateko anonimatuan gordeko dudan supermerkatu batean erosketak egin nituen. Supermerkatuko pasilloetatik burdinazko karroari bultzaka nenbilela apartekorik ez. Karroak beti ezkerreko apaletara eramaten ninduela ihesbiderik gabe? Baina hori ez omen da berria, ondo kalkulatutakoa omen da behar ez dituzun horien tentazioan eror gaitezen.. Baina ...

golf-1372529

“Ez zait gustatzen beti kexaka dabilen jendea. Ez zait gustatzen beti kexaka dabilen jendeaz beti kexaka dabilen jendea. Ez zait gustatzen beti kexaka dabilen jendeaz beti kexaka dabilen jendeaz beti kexaka dabilen jendea. Eta abar. Eta abar.”

—