unknown

“Korosti mendiko pagadi batean, luxuzko onttobeltz batean nuen apartamentua! Ni bezala asko gara azken astetan etxea galdu dugun iratxoak! Nik sikiera beste traste honetan aurkitu dut babesa…”

—

castle-1420001_1920

“Gaztelu izugarri handi batean bizitzearen alukeria, atetzarra itxi eta gora begiratzerakoan, dorre nagusiko azken ganberako argia piztuta ahaztuta utzi dugula ikustea da!”

—

Ordularia…

- Arratsaldeon, esan… - Zera… ordulariak konpontzen dira hemen ezta? - Bai, hori egiten dugu gehien bat. Ea ba, erakutsi zein arazo duen zureak… - Bai, baina hori baino lehen gauza bat jakin behar duzu. - Bota... - Egia esan, ez dago hondatuta. - Ez dago hondatuta? - Ez. - Orduan jakin daiteke zein da zure ordulariaren arazoa? - Ordulariaren arazoa? - Bai. - Ba zera, ...

Altxa besoak!!

, Permalink 0

Arratseko azken orduak. Berandu da, iluntzen hasi da. Bi lagun datoz korrika etxearen aurrean dagoen Volkswagen baten atzealdera. Tiro hotsa. Etxean mugimendua nabaritu eta kotxearen atzera egin dute jauzi. Burua poliki altxatu eta berehala makurtu dira bi morroiak. Tiro hotsak. Arnas estua. Volkswagen Touran bat da, beltza. Ateak irekita ditu. . Zas-zas. Kotxearen argiek bi ...

tide-841098_1920

“Burua husteko, beste zerbaitekin bete behar da. Niri kresal usainaz eta olatu hotsez betetzea gustatzen zait. Marea jaistean… horra, hutsik da!”

—

Ebaristo eta Amadeo

, , Permalink 0

Ebaristo ohituretako gizona zen. Ostiralak azoka egunak zituen. Ezin zuen hutsik egin. Medikuak txanda ostiralean emanez gero argi uzten zion ez zela agertuko. Ostiralero herriko azokara joatea bere ezinbesteko ohituretako bat zen. Ez zegoen ezer munduan azoka eguna izorratuko zionik. Bere hileta ospakizunera ez zen agertuko ostirala tokatuz gero. Arratsaldeko laurak ziren. Azoka eguna. Bazkal ondoren, ...

unknown

“- Inork ba al daki nora goazen?

 – Aurrean doanak omen daki!

 – A! Eskerrak!

….

 – Eta aurrean nor doa?

 – Psss…  “

—

Kartulinazko tutu beltz batetik

Kartulina beltz bat hartu. Biribildu tutu itxura emanaz. Txurroak eramateko moduko itxura. Erpin estua pixka bat ireki, zulotxo bat. Orain jarri parte zabalena aurpegian. Zer ikusten duzu? Ikusmen estua, ezta? Murriztua. Hori aurpegian jarrita duzula ez duzu ikusten, begiratu egin behar. Aukeratu. Goizero esnatu eta begiak ireki orduko ikusten dugu, ezer begiratu ez arren. Entzun egiten ...

Hamaseigarren solairuko agurea

Etiketarik gabe Permalink 0

Hamaseigarren solairuan lana egiten zuen agureak ez zuen izenik. Tira bai, jakina izena izango zuela, bere ama zenak, aspaldi, oso aspaldi jarriko zion izenen bat, baina esan nahi dudana da guk ez genuela ezagutzen. Ez genuen bere izena ezagutzen, ez genekien nor zen, eta garrantzitsuena, ez genekien zer egiten zuen, non egiten zuen lan. Eta ...

img_3356

“Seme-alabak ingeniari, psikologo edo igeltsero izango diren pentsatzen dugun bitartean, beraiek zalantza egiten dute kinder arrautza, triskis paketea eta koloretako sugusen artean!”

—