guia-para-elegir-panales-ideales-para-mi-bebe-3-2

“-Alaba aldatu beharko zenuke…
 -Alaba aldatu? Ez nuke alaba aldatuko ezta… munduko urre guztiaren truke!
 -Ba zuk ikusiko duzu, baina pardela gainezka dauka!!”

—

baby-623417

“-Zuk uste handitzen naizenean nire gurasoek dituzten gauza guztiak izango ditudala?

 -Jakina… beraien gauza guztiak zuretzat! Bueno, eta niretzat, biontzat, bale?

 -Ba nik ez ditut nahi!

 -Zer?

 -Ez ditut beraien haserreak nahi, ez dut estresa nahi, ez dut  itomena nahi, ez dut egonezina nahi…

 -A, ia… Orain zertan jolastuko gara?”

—

Zalantza…

, , , , Permalink 0

Jakin nahi nuke sukaldari handiek zenbat plater deskubrituko ote zituzten istripuz? Bai, bai, penizilina eta X izpiak bezala. Gutiziarik onenak, ziur. Gaur bertan, nik, plater berri bat garatu dut. Uretan pasatutako eta oliotan irakindako baserriko arrautza edo iglu krematsua. Ez dakizue zuek ondo zer nolako gutizia. Sukaldaritza liburuek ordea ez dute egia esango; ez dute ...

Gutuna

, , , , Permalink 1

Karlos maitea, Seguruenik gutun hau jasotzeak harritu egingo zaitu, ohiko postaren bidez esan nahi dut, izan ere, gaur egun ez da gehiegi erabiltzen , ezta? Azkarragoa litzateke whatsapp bat bidaltzea, dei bat egitea, edo posta elektronikoz egitea. Baina bide hau iruditu zait egokiena, intimoena, izan ere asko ezagutzen zaitut dagoeneko, oso gertukoa zaitut. Baina tira, gehiegi aurreratzen ...

baby-164003

-Aita… zer zabiltza atzera eta aurrera? Jolasten?

-Bai, nire telefonoarekin ezkutaketan jolasten… ikusi al duzu?

-Ezin dizut esan, esaten badizut tranpa da, eta jolasetan ez da tranparik egin behar… baina (ahopeka) zergatik ez duzu deitzen?

-Eta hori ez al da tranpa?

-Hori telefonoa baino azkarragoa izatea da!

Deitu egin dut.

“…itzalita edo estaldurarik gabe dago…”

-Ba ez aita, bera da zu baino azkarragoa, galdu egin duzu! Jolasa eta telefonoa! 

 

—

portrait-317041

“-Aita, etorkizuna ikusteko tramankuluren bat asmatu nahi dut!

-Zertarako?

-Aita, zertarako izango da ba? Etorkizunean non izango naizen ikusteko, norekin, nola… gauza guztiak!

-Ba imajinatu! Bota irudimena! Itxi begiak eta imajinatu!

-Zuk ere bai? Nire lagun batek ere hori esaten du, imajinatzeko, baina nik ezin dut, ez dakit etorkizuna imajinatzen… begiak itxita esaten duzu? Begiak itxita dena ilun dago…”

—

old-age-957492-2

“-…

-Memoria txarra nuela oroitzen dut!

-Ba hori oroitzea memoria ona da!

-Ez nuen ba memoria ona nuenik oroitzen!

-Lasai, ahaztu…

-Ahaztu zer?

-…”

—

Isilgailua Vs. Bozgorailua

Etiketarik gabe Permalink 0

Trakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatraka... -Egunen batean zaratak isiltzeko makina asmatuko dut!! -Zer?? Trakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatraka... -Egunen batean zaratak isiltzeko makina asmatuko dudala!!!! -Zer?? Ez dizut entzuten?? Trakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatraka... -Egunen batean zaratak isiltzeko makina asmatuko dudala!!!!! -Keba!! Alperrik da!! Egunen batean ozenago hitzegiteko makina asmatuko dut!!!! Trakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatraka... -Zer?? -Egunen batean ozenago hitzegiteko makina asmatuko dudala!! Trakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatraka... -Zer?? Ez dizut entzuten?? -Egunen batean ozenago hitzegiteko makina asmatuko dudala!!!! Trakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatraka... -Keba!! Alperrik da!! Esandakoa, egunen batean zaratak isiltzeko makina asmatu beharko dut!!!! -Zer?? Trakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatrakatraka... -Egunen ...

Game of Phones

Mundu honetan jokatzen duzunean irabazi edo galdu egin dezakezu. Jokatzen ez baduzu egon ziur ez duzula irabaziko. Askatasuna dago jokoan. Norgehiagoka baten kronika da hau. Gertatutakoa egia da. Tira, izenak asmatutakoak dira, konpainia ere bai, eta beste txorakeria batzuk ere bai. Beste guztia, egia. Kasik egia. ... Bidibidi-bidibidi-bidibidi (telefono hots modernoa). Musika. Ongi etorri Starktel-era, zure teléfono konpainiara. Hau nahi ...

pen-1570634

“-Txukun idatzi, ez irten arrastotik!!

 -Arrastoa, arrastoa… ze arazo duzue helduek arrastoak gurutzatzearekin?”

—