Ez ba, ezinezkoa zait. Idaztea. Idaztea ez, idazten hastea. Sukaldeko tiraderan begiratzen dut, arnasari eusten diot, hiru madalena jaten ditut... Eta infusio bat hartzen badut? Ez ditut infusioak gogoko, ura edatea iruditzen zait, saldarekin berdina gertatzen zait. Bai, kafea ere horixe da. Baina kafea.. Arazo serio baten aurrean nago. Irudia, taupadak, begiak itxita… ezer, ez zait ezer okurritzen. ...
Zalantza…
Jakin nahi nuke sukaldari handiek zenbat plater deskubrituko ote zituzten istripuz? Bai, bai, penizilina eta X izpiak bezala. Gutiziarik onenak, ziur. Gaur bertan, nik, plater berri bat garatu dut. Uretan pasatutako eta oliotan irakindako baserriko arrautza edo iglu krematsua. Ez dakizue zuek ondo zer nolako gutizia. Sukaldaritza liburuek ordea ez dute egia esango; ez dute ...