Eulia

, Permalink 0

Lo nago. Euli baten burrunbak esnatzen nau; Tziiiii eta tziiiii... Astuna da, belarri ondoan dabilkit. Astuna, euli guztiak dira astunak. Berezkoa dute. Tziiiii eta tziiiii... "Harrapatuko dut" esaten diot neure buruari. Tziiiii eta tziiiii... Baina eulia mantsoegia da; eskua luzatu dut hau harrapatzeko, zast, baina nire eskua azkarregi iritsi da euliak egon beharko lukeen lekura, eta bera ez da iritsi oraindik. Tziiiii eta ...

Amets eta ni… a, eta Lur

, , Permalink 0

Ametsek bizkarra ematen zidan, saihestu, ekidin, itzuri; euria ari duenean eta aterkirik ez duzunean bezala. Alferrik zen, igerilekura bainujantzirik gabe joatea bezala. Lur Ametsen bikotea da. Likrazko praka batzuk bezala itsasten da bere azalera, baina Lur ez da ni bezain zorrotza. Ez du Amets ni bezainbeste ezagutzen. Bai, egia da, Lurrek Hollywoodeko izar eder ospetsu horietako baten antza du, baina hain ...

Itzalik gabeko zaldi zuria

Etiketarik gabe Permalink 0

Negua garai gordina zen, latza, gogorra, zorrotza. Negu gorria. Edo beltza. Edo zuria. Tira, bai, zuria esango nuke nik. Maindire batek estaltzen zituen erreka ondoko lurrak. Erreka bera kristalezkoa bihurtzen zuen negu hotzak. Inguruko zaldi basatiak nora ezean zebiltzan. Batetik bestera. Jan bila, edari bila. Baina ez belarrik ez eta urik ere. Guztia gorde zuen ...

wind-192134

“Gaur ezkerreko hankarekin jaiki naiz, baina eskuineko hanka ez zegoen ados eta ohean geratzea erabaki du. Jakina, muturrekoa nik hartu dut ohe ondoko mesanotxearen kontra. Beste gauza batzuetarako ados jartzen dira ba? “

—

elongate-1210976

“Egia esaten dudanean berdin dit sinisten banaute edo ez. Gezurra esaten dudanean berriz, sinisten didaten arte ez dut etsitzen. Eta egia biribila da, orduan jakiten dute gezurretan nabilela.”

—

ostrich-992753_1280

“Ba al da ezer barrutik kanpotik baino handiagoa dena? Atzo galdetu izan balidate ez dakit zer erantzungo nukeen, baina gaur badut erantzun bat, nire  BURUKO MINA… Zuei zerbait gehiago okurritzen?”

—

img_3441

“Kantu ederrak bizi diren tokia non dagoen jakingo banu, gehiagotan jongo nintzateke bertara”

— Leonard Cohen

unknown

“Ez inori ezer esan! Ez ezer esan nire etxekoei, ez ezer esan ez lagunei ez eta ingurukoei ere, lankide eta sare sozialetako lagun eta jarraitzaileei… ez inori esan arren! Munduaren amaierak honen antzeko zerbait izan behar du, fijo! EZ DAKIT BAZKALTZEKO ZER JARRIIII!!!!”

—

human-964783

“Bizitzan helburu bakarra soilik gauza dibertigarriak egitea izan beharko luke! Ala, aspiragailua pasatzera noa, iuju!”

—

Dentista

Etiketarik gabe Permalink 0

Hona hemen garai guztien gainetik aurrera egin duen arte ilun bat: odontologia, dentistak bai. Izan ere, nola da posible zientziak eta teknologiak aurrera egin duten bezala aurrera eginda, erdi-aroko torturen itzalean bere horretan jarraitzea? Ondo begiratuta zerbaitetan aurrera egin dute bai; ahoa ireki eta despistatzen bazara zenbatezinak dira ahoan sartuko dizkizuten trasteak! Aizue, eta zergatik dentistek beraien “lantxoa” ...