Lo nago.
Euli baten burrunbak esnatzen nau;
Tziiiii eta tziiiii…
Astuna da, belarri ondoan dabilkit. Astuna, euli guztiak dira astunak. Berezkoa dute.
Tziiiii eta tziiiii…
“Harrapatuko dut” esaten diot neure buruari.
Tziiiii eta tziiiii…
Baina eulia mantsoegia da; eskua luzatu dut hau harrapatzeko, zast, baina nire eskua azkarregi iritsi da euliak egon beharko lukeen lekura, eta bera ez da iritsi oraindik.
Tziiiii eta tziiiii…
Poztu nau harrapatu ez izanak. Ni esnatzea ez da pekatu handia.
Tziiiii eta tziiiii…
Baina euli astuna, euli mantsoa nire eskua dagoen lekura iritsi eta zunba! Euliak nire eskuaren kontra egin du talka!
Akabo burrunba. Akabo euli mantsoa. Akabo euli astuna.
Zer izan da?
Istripua?
Erahilketa?
Suizidioa?
Iruzkina uztea