Continue Reading" />

Ordularia…

– Arratsaldeon, esan…

– Zera… ordulariak konpontzen dira hemen ezta?

– Bai, hori egiten dugu gehien bat. Ea ba, erakutsi zein arazo duen zureak…

– Bai, baina hori baino lehen gauza bat jakin behar duzu.

– Bota…

– Egia esan, ez dago hondatuta.

– Ez dago hondatuta?

– Ez.

– Orduan jakin daiteke zein da zure ordulariaren arazoa?

– Ordulariaren arazoa?

– Bai.

– Ba zera, ez duela ordua ematen.

– Ordularia ez dago hondatuta baina ez du ordua ematen… zuzen nabil?

– Oso zuzen.

– Tira, hori eta hondatuta dagoela esatea oso antzekoa da. Ikusi dezaket?

– Jakina, hemen dago.

– Mila esker jauna… eta arazoa beraz, ordua ez duela ematen da…

– Hori da. Ederki azaldu duzu.

– Bai nabarmena da. Argi ikusten da zergatik ez duen ordua ematen. Eta arrazoi duzu, ez dago hondatuta. Ezta?

– Ez, ez dago.

– Baina egia da ere, hau ez dela ordulari bat.

– Ba horretan ere arrazoia eman beharrean nago, ez da ordulari bat, ez jauna.

– Izan ere hau kalabaza bat da, ezta? Kalabaza eder bat!

– Bai, halaxe da. Arrazoi duzu. Kalabaza eder bat da.

– Eta zuk zure Kalabaza… “konpondu” egin nahi duzu?

– Ez, konpondu ez, ez dago hondatuta. Baina zerbait egiterik bazenu… Nire kalabazak ordua eman dezakeela pentsatuta bakarrik… uff…

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.