Eztakit

Etiketarik gabe Permalink 0

Eztakit munstro bat zen, edo da. Izatez munstroa delako, baina tira, gero gerokoak. Munstroa nire ohe azpian bizi zen. Gauero, lo nengoela, munstroa nire ohe azpitik irteten zen, besoak bere buru itsusi baino itsusiagoaren gainetik altxatu eta aaaaaaarrrrggggghhhhh!!! Orro izugarri bat botatzen zuen, odola ere izozteko moduko orroa. Ni, jakina, esnatu egiten nintzen, begietara begiratzen nion, bere ...

15h

“Nork esaten du izarrak atzamar puntekin ukitzea ezinezkoa dela?”

—

Sariak

New Yorkeko quinta plantako the others housetako kalebegietatik igelak mara-mara acantiladotan... Amaitu da Zinemaldia. Tira, nirea. Nire Zinemaldi partikularra. Gaur gauean banatuko dira sariak, baina ez guztiak. Pasa den ostegunean, Tabakaleran Euskal Gidoilarien Elkarte Profesionalak bere saria eman zuen, euskal gidoirik onenari saria, eta dakizuenez, nik nire partea izan dut aukeraketa horretan. House of others, Mara mara, ...

Xigurni Uiber

, Permalink 0

Bart Donostiako taberna bateko komunerako bidean izar batekin egin nuen topo, bat batean, ezustean, hantxe, nire begien aurrean. Baina ez, hura ez zen autografoa eskatzeko ez lekua eta ez unea. Ez naiz ni oso autografo zalea gainera. Ni txiza egiteko zain nengoen bitartean bera kanpoko ispiluan begietako arrastoak bere lekuan zuzen eta bidetik irten gabe ...

popcorn-1433327

“Nire bizitzaren gidoilaria? Entzuten banauzu, jarraitu nire filmari eszenak gehitzen! Oraindik krispeta mordoa daukat!”

—

the-eleventh-hour-1364075_mini

“Nire ohea etorkizunera bidaiatzeko makina bat da, aita!! Gauean ohean sartu, begiak itxi eta berriro irekitzean denborak 8 ordu egin ditu  aurrera!”

—

attachment-1

“Bizitza zulotxo batetik begiratura fikzioa dirudi…”

—

Epaimahaikide baten uste, aburu eta zalantzak…

Bart eman nion nire hasiera partikularra Donostiako Zinemaldiari. Eta era diferentean aurten. Euskal Gidoilarien Elkarte Profesionalak urtero ematen duen euskal gidoirik onenari saria emango dion epaimahaikide naiz. Aurtengo uzta osatzen duten filmen artean sei dira hautagaiak. Informazio hori gorde egingo dut. Oraingoz. Zine jaialdi gehienetan eskaintzen da sariren bat gidoirik onenari, baina nola baloratu film baten gidoia ...

late-stage-1431713

“Edonork, edonon, edonoiz eta edonola argazki bat egin dezakegun garai hauetan… ze amabirjin agerpen eta mirari gutxi gertatzen den, ezta?”

—

Jeinu baten bisita goiztiarra

, , Permalink 0

Goizero goizero orrialde zuri berri bati egiten diot aurre. Jaiki eta egiten dudan lehen gauza ordenagailua piztea izaten da. Dokumentu zuria ireki, berria alegia eta gosaria prestatzeari ekiten diot. Beti berdina: laranja zukua, baserriko ogia xigortuta olio txorrotada batekin eta kafea. Ez dago gaizki ezta? Prest daukadanean irratia pizten dut; gosaltzen dudan bitartean 6etako albisteak ...