“Aizue, galderatxo bat… Gauza garrantzitsuenak etorkizunerako uzten ditugu beti, baina inor izan al da etorkizunean? Ez al da hobe benetan inporta zaizkigun gauza horiek orain egingo bagenitu? Oraintxe bertan, ia!”

—

Bai, esan!

Etiketarik gabe Permalink 0

-Zer nahi duzu esatea? Aspaldi hasi nintzen horrela. Lehen molestatzen ez ninduten gauzek orain nire onetik ateratzen naute. Mehatxuak dira, nire kontra dago guztia. Munduko gizaki guztien artean ni aukeratu izan banindute bezala. Guztia eta guztiak nire kontra. Gidatzen ari naizenean beste gidari guztiak dira. Aurreratu egiten naute, edo zaildu egiten didate bidera irtetea. Klaxona jotzen ...

“Lehen afaldu eta ohera joan bitartean botatakoa ikusten egoten ginen, edozer; gaur egun afaldu eta ohera joan bitartean zer ikusi ezin erabaki egoten gara.”

—

Ez zaitut inoiz utziko

Etiketarik gabe Permalink 0

-Gure gurasoak ez dira ados egongo gu ezkontzearekin…- Bota du Albak begiak bete-bete egiten zaizkiola. -Horregatik, hobe dugu lehenengo ezkondu eta gero kontatu, esan dizut. Eta ez arduratu, inoiz ez zaitut utziko. Inoiz ez naiz izan zure amaren gustuko, baina bera, bera da eta zu, zu zara, ezta? Izaskunek eskuak heldu dizkio eta Albak txistua irentsi du eta ...

Jolastordua

, , Permalink 0

“Xabierrek jolas orduan astindu ederra emango dizu, pasabidean entzun diot”. Horrela ohartarazi nau Jaionek ikasgelara sartu orduko. Xabierrek jipoitu egingo omen nau. Guztiek dakite ezin diodala aurre egin. Nire lekuan eseri naiz, koadernoa atera eta ireki egin dut. Zer gertatuko ote da gero? Julenek nire ardura aurpegia ikusi du. Izerdi hotzetan nago. “Lasai, zure atzean nago”. Maisua klarion ...

“Zoriontsu egingo zaituzten 10 gauzak” zerrenda klase horietan inoiz ez dut ikusi ahazteak zein zoriontsu egin gaitzakeen. Sendagarria % 100 batean.

Zoriontsu izan nahi baduzu jakina…

edo sendatu nahi baduzu…

edo ahaztu nahi baduzu…”

—

08:00 a.m.

Etiketarik gabe Permalink 0

08:00 a.m. Lierni. -Amaaa!! Non daude nire galtzerdiak?? -Galtzerdien tiraderan!! Non bestela!? -Ba ez daude! -Ba hor behar dute... -Baina hauek ez, besteak… -Besteak? Ba hor ez badaude orduan garbitzeko, edo esekita… -Galtzerdiak behar ditut! Ziztu bizian eskaileratan gora eta Lierniren logelan sartuko da. Tiradera zabalik eta galtzerdi piloa lurrean botata. -Zertan zabiltza? -Esan dizut, galtzerdien bila! -Baina zein galtzerdi? -Marradunak! Marradunak behar ditut! Praka hauekin eta zapatilla hauekin ...

“Begiak ixten ditudanean hegoak zabaltzen zaizkit, zer daukat doktore jauna?”

—

Ederki goaz

Etiketarik gabe Permalink 0

Ba ez dakit urte hau ona ala txarra izan den. Hor nonbait apuntatuta daukat, baina alferkeria ematen dit egunerokoaren bila hastea. Orokorrean ondo egon dela esango nuke. Bidaiaren bat edo beste egin dut. Desastre handiegirik ez dut pairatu. Telebista saio “arrakastatsu” bat sortu eta jarri dut abian, gidoi mordoa idatzi dut. Txori bati bizia "salbatu" nion. Hainbat marroiei ezezkoa ...

“Guztia ondo egitea ez ohiko talentu bikaina da, bai, baina guzti guztia gaizki egiteak badu bere meritua, ez da baztergarria, horretarako ere aparteko talentua behar da.”

—