Beste bizitza bat imajinatu…

Etiketarik gabe Permalink 0

Egunero goizaldeko seietan esnatu eta jaikitzen da Lili. Kafea prestatzen du, berria. Egongelako kulunkarian eseri eta zurrutaka edaten du leihotik eguzkia irteten ikusten duen bitartean. Katilua hustu eta eguzkia irten denean, sukaldera doa berriro ere. Han ontzi batean esnea jartzen du irakiten, baserriko bi ogi xerra bankuan pentsioa helbideratuta izateagatik oparitutako xigorgailuan sartu eta zai egoten da ...

Loroa edo zorroa? Zoroa!

Etiketarik gabe Permalink 0

-Lapurreta baten parte eman nahi nuke. -Momentu bat, papera eta boligrafoa hartuko ditut, eseri hor… ondo da, esadazu, zein koloretakoa zen? -Urre kolorekoa. -Urre koloreko loroa? -Zer diozu baina? Zorroa, urre koloreko zorroa esan dut. -Zorroa esan duzu? -Zorroa bai, zorroa. -Ah, zorroa… -Bai, zorroa esan dut, lapurtu egin didate. -Barkatu, loroa ulertu dizut, horregatik harritu nau… ez dut sekula urre koloreko lororik ikusi, ...

Afaltzeko ezer ez!

Etiketarik gabe Permalink 0

-Bota, ama, zer afalduko dugu? -Ba ezer ez, seme, ezer ez. Sarrerako batzuk eta ezer gutxi gehiago... -Beldurra ematen dit zure ezer ez horrek... patea eta zainzuriak eta kitto? -Langostino gutxi batzuk ere badaude... a, eta salmoia erosi nuen, baina pikatzeko aina bakarrik, gu bakarrik gaude eta... -Beno, haurrek ere afalduko dute! -Haurrentzat tigreak eta kroketak egin ditut! Txikiak olagarroa ...

“Urte on bat osatuko badugu egunez egun eraiki behar! Ni igual bihar hasiko naiz… Bitartean hasi zuek! Harrapatuko zaituztet!”

—

Etorkizunaren zain gauden honetan…

Etiketarik gabe Permalink 0

-Ez gara ezer asko, baina ezer gutxi horretan onenak izango gara; lortuz gero... asko izango da, ez da gutxi izango! Ados? -Ados. -Prest? -Prest. -Hiru esandakoan... bat, bi eta... Jauzi! (...) -Hara! Non gaude? Hau al da etorkizuna? -Ez duzu hiru esan, horregatik izango da? -Iraganaren iguala da. -Igual iguala. Atera kontuak. Jauzi egin dugunean harrikoa egin gabe zegoen, eta begira, harrikoa egin gabe dago! -Nik ...

Pla-pli-plo!

, , Permalink 1

"Bat batean ihesbiderik gabe ginen, inguratuta... Inguratuta bai, baina nork inguratuta? Hori zen okerrena, ezjakintasuna! Zer egiten genuen han? Nola iritsi ginen?" Etsaia krudela eta zorrotza zen, gupidarik gabekoa. Derrepente, ffffu! Bero kolpe batek bere lagunak desagerrarazten zituen, ffffu! Banan-banan, ffffu! Errukirik gabe. Bere betiko lagunak, jaio zenetik ezagutzen zituenak. akabo, kaput. Eraso horren aurrean bizirik ...

“Ahatetxo itsusiaren ipuinean erabat obsesionatuta izan nau beti inoiz ez dela argitu nor izan zen arrautzak aldatu zituen kabroia.”

—

Zuen marketara, prest… pun!

Minutu gutxi falta dira. Estadio osoko komunetako hotsa entzuten dut nagoen tokitik. Eskarmentua hartuta beharko nuke dagoeneko, baina keba, adrenalinak gora egiten dit une honetan beti, nire bihotzaren taupadek formula bateko kotxe baten motorra dirudite. Lasai hartzen dut arnasa, sakon, urduritasuna kontrolatu nahian. Lerrokatuta gaude denak, kamera gure aurretik igarotzen da, bakoitzaren aurrean geldiune bat ...

“Hainbeste opari, erosketa, olentzero erronda, hara joan eta hona etorriekin malko kontuetan atzerapen txiki bat daramat. Ea datozen egunetan falta direnei tartetxo bat eskaintzen diedan.”

—

Mamu bat eta hiru Olentzero!

Etiketarik gabe Permalink 0

Agurea egongelako kulunkarian eseri zen, poliki, oraindik hezurretako mina balu bezala. Ahaztu egiten zuen beste gauza asko bezala mina iraganeko gauza zela, ez  zen ba erraz ohitzen berrikuntzetara. Eta bat batean desagertu egin zen, nahita, jakina. Agertu, desagertu, agertu, desagertu eta agertu beste behin. Ikusgarri mantentzea erabaki zuen, hasperen egin zuen. -Mamua izatearen lanbide hau bada ...